Donostia 1813

Donostia 1813

YouTube Preview Image
1813ko abuztuaren 31an, gerra napoleonikoen testuinguruan, armada  “aliatuak”  (Espainia, Ingalaterra eta Portugal) Donostiako harresiak suntsitu eta ordu arte frantsesen menpe egondako hiria hartu zuen. Bretxa eraso eta indar okupatzailea garaitu ondoren, arpilatze, sute, bortxaketa eta heriotza kanpainari ekin zitzaion. Ustez hiriaren askatzea izango zena, babesik gabeko biztanleriaren aurkako zigorra bihurtu zen indar aliatuen eskutik. Hiritarrek pairatu behar izan zituzten garaiko liskar belikoaren ondorioak. X. Estévez historialariaren hitzetan, garaiko hiru inperio nagusiak aurrez aurre jarri zituen gatazka hark:  inperio emergentea, ingelesa, haren aurkaria zen frantsesa, eta gainbehera kronikoan zegoen espainiarra.

Donostia1813Fitxa teknikoa:

. Errealizazioa: Ruben Marcilla
. Produkzioa: Nabarralde
. Babeslea: Donostiako Udala
. Gidoia: Angel Rekalde, Beñi Agirre
. Soinua: Juan Felipe
. Musika: Jose Ignazio Ansorena
. Musika egokitzapena: Aitor Ortiz
. Narratzailea: Andrea Etxaniz
. Lege-gordailua: LG NA 538-2013

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *