Aurkezpena

kooperatiba

XXI. mendea, komunikazioaren aroa, edo gutxienez gure lanak, ekimen kulturalak, ideiak… globalizatzeko sarearen bitartez. Sareak eskeintzen dituen aukera guztiekin.

Testuinguru honetan jaio da Kooperatiba, bezeroari behar bezalako arreta emateko profesional ezberdinak biltzen dituen gunea. Web diseinua, argazkilaritza, bideoa, hitzkuntza ezberdinetara itzulpen zerbitzua, marrazkigintza… mota askotako diziplinak kalitatezko azken pruduktua eskeini ahal izateko. Hori da Kooperatibaren filosofia eta horretan egiten dugu izugarrizko ahalegina.

Bezeroarekin lehendabiziko harremanatik hasita, bere proiektuaren berri eduki ahal izateko, diseinu eta beharren inguruko azterketa eginez jarraitu, kalitatezko argazlilaritza edota bideo lanak egin, beti bezeroak trasmititu nahi duen ideiari men eginez, lana eskatutako hizkuntzetara itzuliz, gunea proiekzio handiagoa lortuz sarean eta behar bezalako posizionamendua bilatuz bukatzeko.

Kooperatibak eskeintzen dituen diziplina guzti hauek bestelako ekintza eta lanetara bideratuta ere badaude: Dokumentalak, bideo ekoizpenak, paperezko dokumentuen itzulpena eta diseinua (Katalogoak, propaganda…), argazki erreportaiak… bezeroaren neurrira garatutako zerbitzuak eskeiniz.

Konpromiso eta kalitatea, hauek dira gure helburuak