Argazkia0077

Mikel Santaquiteria Eguaras (Iruñea 1983-08-31) Arte Ederretan lizentziatua eta gaur egun Bigarren Hezkuntzako Plastika eta Informatika irakaslea. Horretaz gain, mota ezberdinetako lanetan parte hartu dut; blogak diseinatu ditut (1512-2012 taldearena adibidez); argitalpen mota ezberdinak egin ditut (liburu azalak, kartelak, aldizkariak, DVD azalak, logotipoak); bideogintzan ere hainbat lan egin ditut (dokumentalak, etab.) eta ilustrazioan hainbat lanetan ere jardun naiz, batetik tira komikoak egin izan ditut Txantrean Auzolan aldizkarirako “Poto berriak” izenarekin eta bestetik nire kabuz egindako lanak ere baditut. Nabarralde, Nabarreria.com, Pamiela, 1512-2012 eta beste hainbat jende eta talderekin egin izan dut lan eta Kooperatiba.com proiektuaren parte naiz. Azkenaldian ere argazkilaritzan nire lehenengo saiakerak egiten hasi naiz.